Foruko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa martxan da
Lehiaketan parte hartzeko eguna azaroaren 9a [domeka] izango da.
Foruko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta JM Torrealdai Kultur Etxeak 2026ko udal egutegia osatzeko Foruko argazki lehiaketa abiarazi dute. Azaroaren 9ra [domeka] arte izango dute parte hartzaileek argazkiak entregatzeko aukera.
Argazkiak Foruan egindako irudi digitalak izan beharko dira, eta formatu digitalean atera beharko dira. Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki bidali ditzake ondorengo helbidera: liburutegi.forua@bizkaia.eus.
Hamabi argazki irabazleak 2026ko Foruko Udal Egutegian agertuko dira, eta egileek saria jasoko dute. Hala ere, jasotako argazki guztien erakusketa egingo da lehiaketa amatzean.
Epaimahaia egutegia antolatu, osatu eta editatuko duten zenbait pertsonek osatuko dutela zehaztu dute antolatzaileek, eta lehiaketan parte hartzeko oinarri guztiak onartu beharko direla. Gainera, argazkiak Udal Liburutegian digitalizatzeko aukera ere eskainiko zaie parte hartzaileei.