Garraiolari bat hil da Muxikan, zirkulazio-istripuan
Kamioia errepidetik atera eta trenbidera erori da, eta osasun zerbitzuek bertan artatu badute ere, ezin izan dute ezer egin. Ertzaintzak istripuaren nondik norakoak ezagutzeko ikerketa abiarazi du.
Argazkia: Bomberos Bizkaia Garraiolari bat zendu da gaur arratsaldean [urriak 15] Muxikan, zirkulazio istripu batean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, langileak garraiotutako kamioia errepidetik irten eta trenbidera erori da 15:45 inguruan, eta oraindik zehaztu gabe daude istripuaren arrazoiak.
Langilea “larriki zauritua” izan da instripuan eta, Muxikara bertaratu diren larrialdi zerbitzuak haren bizitza salbatzeko “ahalegin guztiak” egin badituzte ere, medikuak haren heriotza berretsi behar izan du. Ertzaintzak istripuaren nondik norakoak zehazteko ikerketa abiarazi du.
Instripuaren ondorioz zirkulazioa eta trenen trafikoa eten behar izan dituzte, eta ondorioz ilara handiak sortu dira. Hale ere, Trafiko Zuzendaritzak txandakako zirkulazioa ezarri du 16:45ean.