Bost urteko ume bat hil da Bermeon, etxebizitza bateko balkoitik erorita
Iparragirre kaleko etxebizitza batetik erori da antza denez, istripuz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.
Berri agentziek zabaldutako informazioen arabera, bost urteko haur txiki bat hil da Bermeon gaur (urriak 15), etxebizitza bateko balkoitik erorita. Iparragirre kaleko etxebizitza batetik erori da antza denez, istripuz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 15:30ak aldera gertatu da, eta osasun langileak bertaratu dira bertara. Han, haurra suspertzen ahalegindu dira, baina ez dute lortu, eta mediku batek haren heriotza egiaztatu du