Tenerifeko Tokiko Arrantza Ekintzako Taldeak eskualdea bisitatu du
Argazkia: Bermeo Tuna World Capital Tenerifeko Tokiko Arrantza Ekintzako Taldeko ordezkariak Euskal Herrian zehar aritu dira azken egunetan eta, Itsas Garapen Elkartearen eskutik, arrantza sektoreagaz lotutako txoko ezberdinak bisitatu dituzte hiru eguneko programa oso bategaz. Itsas Garapen eta Bermeoko Kofradiako teknikarien harreragaz ekin zioten bisitari.
Bermeo arrantzari zuzen-zuzenean lotura dagoen udalerria izanik, bisitan zehar hainbat geldialdi egin dituzte, tartean, itsas turismoko Bermeoko neskatilak, Arrantzaleen Museoa, Arroyabe kontserba fabrika eta Bermeoko Ontziola. Arrantzaleen txokoan bazkaria egiteaz gain, Kantarrabi itsasontzian Mundaktik Urdaibaiko estuariora bidaia egiteko aukera ere eduki zuten Tenerifekoek, baita Bermeo Tuna World Capital bisitatzeko ere.
Tokiko arrantza taldekoek BTWCen helburuak eta misioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten: “Familia handi honek duen elkarte-kate handiaren balioa nabarmendu genien”, azpimarratu dute BTWCekoek. Hitzordua amaitzeko, hegaluze eta marmitako janean bildu ziren denak.