Palestinaren aldeko mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak
Euskal Herriko herri eta auzoetan mobilizazioak deitu ditu Mugimendu Feministak urriaren 10 [barikua] eta 11rako [zapatua]. Busturialdean, Bermeoko Mugimendu Feministak deitu du mobilizazioa barikurako [urriak 10]
Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu ditu urriaren 10 [barikua] eta 11rako [zapatua] Feministok Palestinarekin. Israelgo estatu genozida suntsitu! lelopean. Besteak beste, elkarretaratzeak, performanceak edota manifestazioak egiteko deia zabaldu du.
Busturialdean Bermeon egingo da mobilizazioa barikuan [urriak 10]. Bermeoko Mugimendu Feministak deituta, Palestinaren aldeko pintxopotea egingo dute barikuan, 19:00etatik 22:00etara Kabidxen, eta 19:30ean kazerolada egingo dute Palestina jasaten ari den genozidioa salatzeko.