Txaber Altube eta Unai Mendiburu nagusi, Lekeition eta Mungian
Galdakaon zapatuan [urriak 11] eta Getxon domekan [urriak 12] eskualdeko bertsolari ugarik abestuko dute.
Txaber Altube, LekeitionBizkaiko Bertsozale Elkartea Txaber Altube Sarrionandiak irabazi zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren saioa, zapatuan [urriak 4], Lekeition. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Abadiñokoa izan zen puntu gehien batu zituena: 480 puntu. Beraz, azaroaren 2an etxean lehiatuko du finalaurrekoa.
Bigarren Lurdes Ondaro Mallea munitibartarra izan zen 458 puntugaz, hirugarren Iruri Altzerreka Martinez 444,5 puntugaz, Jone Larrinaga Dañobeitia 432,5 puntugaz laugarren, bosgarren Iker Uriarte Urrutia bermeotarra 422,5 puntugaz eta seigarren Beñat Bilbao Landa gernika-lumotarra 416 puntugaz. Hauek puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Idoia Anzonandia Kareaga egin zituen gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen.
Gehiago
Altubegaz batera ariko da Abadiñoko finalaurrekoan Unai Mendiburu, Mungiako domekako [urriak 5] saioan gailendu ostean. Mendiburuk 464 puntu eskuratu zituen, atzetik geratu ziren Imanol Uria Albizuri eta Maite Sarasola Isazelaia 458 puntugaz berdinduta, Josune Aramendi 425,5 puntugaz, Ander Ucelay Aristi 418,5 puntugaz eta bat gutxiagogaz Peru Vidal Gurrutxaga.
Hurrengo saioak Galdakanon zapatuan [urriak 11] eta Getxon domekan [urriak 12] izango dira. Bertan, Busturialdeko bertsolarien parte hartzea zabala izango da. Galdakaon ariko da Enare Muniategi Etxabe eta Asier Galarza Garai Getxon Ibai Amillategi Omaetxebarria, Janire Arrizabalaga Munduate eta Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria