Sukarrietako Udalak yoga ikastaroa eskainiko du
Interesdunek barikura arte [urriak 10] dute udaletxean izena emateko aukera.
Sukarrietako Udalak yoga kirol ikastaroa eskainiko du 2025-2026 ikasturtean, eta gaurtik [urriak 6] barikura arte [urriak 10] dute herritarrek izena emateko aukera. Inskripzioa 94-687 07 15 telefono zenbakiaren bitartez edo udaletxeko bulegoetara hurreratuz egin daiteke (09:00-14:00).
Ikastaroa udaletxeko erdisotoan eskainiko dute aurten, eta dagoeneko ordutegiak zehaztuta dituzte: martitzen eta eguenetan 11:00etatik 12:15era eta astelehen eta eguaztenetan, berriz, 18:00etatik 19:15era. Klase bakoitzeko gutxienez zortzi pertsona egon beharko dira, eta gehienez, berriz, hamar ikasle.
Zehaztu dutenez saio bakoitzaren prezioa 6 eurokoa izango da; hala ere, izena ematen dutenek hiruhilekoa aurretik ordaindu beharko diote udalari. Saioak urriaren 14an [martitzena] hasiko dira eta ekainaren 30ean [martitzena] amaituko dira.