San Vicente de la Barquera eta El Soplao kobak bisitatuko dituzte
Foruko Udalak aldundiaren laguntzaz antolatutako irteera urriaren 19an [domeka] egingo dute, baina aurretik izena eman beharko da. Horretarako azken eguna eguena [urriak 9] izango da.
Foruko Udalak San Vicente de la Barquera (Kantabria) eta El Soplao kobak ezagutzeko irteera antolatu du urriaren 19rako [domeka], Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Bidaia autobusez egingo dute, eta interesdunek aurretik izena eman beharko dute. Horretarako azken eguna eguena [urriak 9] izango da.
Aurreratu dutenez, autobusa 09:00etan aterako da J.M. Torrealdai Kultur Etxetik, eta itzulera ordua 20:30erako finkatu dute. Ume zein adinduak joan ahal badira ere, adinez txikiak direnak nahitez heldu batekin joan beharko dira.
Izen-ematea J.M. Torrealdai Kultur Etxean egin beharko da, eta jakinarazi dutenez, lekuak mugatuak dira. Plaza guztiak beteko balira, esleipena “inskripzio ordena zehatza” jarraituta egingo litzateke. Prezioari dagokionez, forutarrek 14 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 16 euro. Informazio gehiago nahi izanez gero kultur etxera jo dezakete herritarrek.