Jon Koldo Bikandi, bosgarren urtez jarraian garaile
Urriko Lehen Astelehenez, Jon Koldo Bikandik irabazi du 38. Pirenaika Arrazako Lehiaketako ganadutegirik onenaren saria, baita zezenik eta behi heldurik onenarena ere. Ar zein eme gazterik onenen sariek Arbaiza Anaiak-en aldera jo dute, eta intseminatutako abelbururik onenaren saria Urko Pagoagak irabazi du.
Bikanditar aita-semeak, garaile: ezkerrean, Jon Koldo; eskuman, Koldo. Jon Koldo Bikandi iurretarraren ganadutegiak sobera dastatu izan du garaipena Urriko Lehen Asteleheneko ganadu azoka entzutetsuan. Azken lau ekitaldietan, baina, lehiaketako ganadutegirik onenaren saria jarraian poltsikoratu izan du, besteak beste. Eta ez dago laukorik, bosgarrena barik. Gaurkoan [urriak 6], kortarik onenari dagokion saria bosgarrenez eskuratu du 38. Pirenaika Arrazako Lehiaketan. Ez hori bakarrik: behi heldurik eta zezenik onenaren sariek ere Iurretara jo dute. Bikandiren ganaduaren hala kolorearen, nola gorpuzketaren “homogeneotasun handiak” eman dio garaikurra.
Santa Anako aparkaleku guneak hartu duen txapelketak 109 abelburu bildu ditu aurten, iaz baino lau gehiago, eta hainbat izan dira haiek bertatik bertara ikustera hurreratu direnak; eskoletako umeek ere osteratxoa egin dute, abelburuez eta giroaz gozatzeko. Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko hamalau ganadutegitako ordezkariek parte hartu dute, eta Gipuzkoakoa izan da ordezkaritzarik zabalena: sei ganadutegitako 46 abelburu. Bizkaitik lau ukuilutako 43 abelburu bertaratu dira; lau abeltzainen hogei abere, Nafarroa Garaitik.
Jon Koldo Bikandi: “Ez ditugu abelburu argal edo lodiegiak plazaratzen, bitarteko zerbait baino: fisikoki ondo egon daitezen bilatzen dugu”
Bikandik “urteroko presioz” lehiatu du 38. ekitaldian, aukeztutako ganaduaren maila “gorenekoa dela” ziurtatuta: “Ez ditugu abelburu argal edo lodiegiak plazaratzen, bitarteko zerbait baino: fisikoki ondo egon daitezen bilatzen dugu, hanka sendoak edukitzea eta itxurosoak izatea”.
ĀĀĀĀĀVer esta publicación en InstagramĀĀĀĀĀĀĀĀĀĀĀ
Garaileak, “urtero pasatu modura”, lehiaketak edukitako maila “erraldoia” nabarmendu du: “Guztiek mimo handiz lan egiten dute, eta aurten ikusitako goi mailako loteak horren isla argia dira. Abeltzain denek izaten ditugu zenbait abelburu preziatu, eta horiek aurkezteak txapelketaren maila hauspotzen du. Aurten bereziki pozarren nago, Txaparra behia estreinakoz aurkeztu dugulako lehiara, eta behi heldurik onenaren saria irabazi duelako”.
Juan Cruz Bikandi: “Pozarren nago, bereziki, aurten ekarri dugun ganaduaren mailagatik: gero eta kontrol gehiago pasatu behar izaten ditugu, eta, horiek denak gainditu ez ezik, maila handiko abelburuak plazaratu ditugu”
Ez da ospakizunerako eduki duen arrazoi bakarra izan: bere aitak, Juan Cruz Bikandik, merezitako omenaldia jaso du Gernika-Lumon: abeltzaintzaren alde egindako beharra aitzatetsi diote, baita Pirenaika arrazaren sendotzean eginiko ekarpenak aitortu ere. Hunkituta hartu du saria ganadutegiaren aitzindariak: “Pozarren nago, bereziki, aurten ekarri dugun ganaduaren mailagatik: gero eta kontrol gehiago pasatu behar izaten ditugu, eta, horiek denak gainditu ez ezik, maila handiko abelburuak plazaratu ditugu”. Bere ondorengo bi belaunaldiak familia gremioaren eta ganadutegi ohituraren lekukoa hartuta daudela ikusteak pizten dion “ilusioz”, Jon Koldo semeak eta Koldo lobak ganadua jagoteko “ipintzen duten grina” azpimarratu du omenduak.

Juan Cruz Bikandi, omendua.
Gainontzeko saridunak.
Arbaiza Anaiak orozkoar ganadutegiarentzatĀ izan dira lehiaketako ar zein eme gazterik onenaren sariak; intseminatutako abelbururik bikainenaren sariak, aldiz, Urko Pagoagaren aldera jo du. Aurkeztutako abelburuak euskal arraza horren “ispilu” direla adierazi dute epaileek: “Maldetan gora eta behera egiteko hanka laburrak, behealdean aire gutxi pasatzen uzten dutenak, lira itxurako adardunak eta mutur zapalekoak”.

Ganaduaren erakusleiho ez ezik, Urriko Lehen Azoka denetariko produktu eskaintzaren plaza ere izan da gaurkoan. 30 postu inguruk osatu dute gastronomia, artisautza, ehungintza edota bitxigintza ardatz izan dituen azokagunea. Goizetik, herritar ugari ibili dira postu batetik bestera, zer topatuko edota ahora zer eroango: gozokiak, eztia, esnekiak, gaztak, ehun eta zapiak, sagardoa, txakolina, bitxi eta osagarriak edota ogiak izan dira protagonista. Era berean, eguerdi aldean goseak amorratzen ibili direnentzako konponbide aparta egon da: okelaz āzelan ez, Pirenaika arrazako behienaā eginiko pintxoen postuak ilara handia eduki du egun osoan.Ā
IƱaki GorroƱo: “Urriko Lehen Astelehenekoa azoka baino gehiago da”
Gernika-Lumoko Udaleko Azoken eta Merkatuen zinegotzi IƱaki GorroƱok gaurko egunaren esangura azpimarratu du, gernika-lumotarren egutegietan letra gorriz markatuta dagoen hilabetea zabaltzen duena: “Urriko Lehen Astelehenekoa azoka baino gehiago da: gure abeltzainen kalitatearen eta haiek egiten duten beharraren erakusleihoa da, baita sektoreko profesionalen arteko topagunea eta herritar guztientzako festa ere”.Ā