4.000 eurotik gora bildu ditu Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Bermeon
Argazkia: Bermeoko Udala Santa Eufemia eguna jendetsua izaten da Bermeon, eta hori baliatzen dute Minbiziaren Aurkako Elkarteko Bermeoko boluntarioek kalera atera eta beraientzat urteko diru-bilketa nagusienetakoa dena egiteko. Xixili agurtu zuten eguna herriko gune batetik bestera eman zuten boluntarioek herritarren ekarpenak jasotzeko, eta orain, Bermeoko Udalaren bitartez bildutako kopuruaren berri eman dute, “herritarrak jakinaren gainean egoteko”: 4.177,52 euro batu dituzte.
Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntarioak “oso pozik” agertu dira bildutako kopuruagaz, eta bilketan batu duten herritar boluntarioei eta zein borondatez dirua eman duten guztiei eskerrak eman dizkie.