Aurrekoetxeak eta Altunak irabazi dute Gernika-Lumoko 44. goitibehera lasterketa
Andra Mari Egunean (abuztuak 15) tradizioa eta ohiturak nagusitu dira Gernika-Lumon: meza, dantzak, goitibeherak edota bertsolariak.
Inoizko parte hartzaile gehien hartu zituen atzo (abuztuak 15) Gernika-Lumoko 44. goitibehera lasterketak: 72. Eta, beste urte batez, ikusikizuna izan zen nagusi Lumon hasi eta Merkurio inguruan amaitu zen ibilbideak. Beroari eginez, ohi baino jende gutxiago gerturatu zen, baina gereizpeak jendez beteta egon ziren, bideko alboak zuriz jantziz eta parte hartzaileak txalo artean hartuz.
Hala, horien guztien artean, arinenak Ekain Aurrekoetxea eta Inhar Altuna izan ziren, minutu eta 47Ā segundo eta 46 ehunenetako denboragaz. Bigarren sailkatu ziren Aitor Etxebarria eta Alize Etxebarria lehenengoengatik ehunen gutxira geratu ziren, minutu bat, 47 segungo eta 57 ehuneneko markagaz. Eta, hirugarrenak, Koldo Betanzos eta Urko Lekerikabeaskoa izan ziren, minutu bat, 48 segundo eta 02 ehuneneko denboragaz.Ā
Ohi legez, buruhandi eta erraldoiak ere kalera atera ziren, baina, kalejira bertan behera uztea erabaki zuten, bero larregi egiten zuelako. Hala ere, etxeko txikienek horiek ikusteko aukera izan zuten udaletxe aurrean. Eta, bertsolari eta bertsozaleak, berriz, auditorioan elkartu ziren.
Gauean, Tanxugueiras izango zen protagonista nagusia, baina, Fiakun ere bueltan egongo zen udalerrian, eta batzuen zein besteen musikaz gozatzeko aukera eskainiz herritarrei.