Hiru atxilotu, ibilgailu batean indarrez lapurtzeagatik
Indarra erabiliz egindako lapurreta delitua egotzita, 22, 25 eta 34 urteko hiru gizonak epailearen esku utzi dituzte.
Ertzaintzak 22, 25 eta 34 urteko hiru gizon atxilotu zituen zapatua arratsaldean [abuztuak 9] Gernika-Lumon, auto bateko leihatila hautsiz ibilgailu batean lapurtzeagatik. Ertzaintzak jakitera eman duenez, arratsaldeko bostak aldera pertsona batek ibilgailuko leihatila hautsi eta bertan zituen objetuak lapurtu zizkiotela salatu zuen Gernika-Lumoko Udaltzaingoan.
Gertakarien berri izatean, udaltzainek Ertzaintzari eman zion salaketaren berri. Beranduago, ertzain-etxeko agenteek trena hartzeko prest zeuden, eta jasotako deskribapenagaz bat zetozen hiru gizon antzeman zituzten. Azaleko miaketa egitean salaketa jarri zuen pertsonaren autotik lapurtutako objektuak aurkitu zituztenez, indarra erabiliz egindako lapurreta delitua egotzita hiru gizonezkoak atxilotu zituen Ertzaintzak. Agenteek beharrezko izapideak egin ostean, epailearen esku utzi zituzten atzo [abuztuak 11]