750 kilo zabor eta 900 kilo harri jaso dituzte garbiketa kolektiboan
100 bat lagun elkartu ditu Sukarrieta Pedernales Portuondo Kirol Ontzien elkarteak deitutako Kostaldea Garbitzeko Eguna jardunaldiak.
Argazkia: Sukarrieta Pedernales Portuondo Kirol Ontzien elkartea Sukarrieta Pedernales Portuondo Kirol Ontzien elkarteak Kostaldea Garbitzeko Eguna jardunaldia antolatu zuen zapatuan [abuztuak 9], eta herritarren partetik jaso duten erantzuna “oso ona” izan zen: guztira 100 lagun inguru elkartu ziren. Denen artean 750 kilo zabor atera zituzten uretatik zein kostaldetik, eta 900 kilo harri inguru, berriz, Toña hondartzatik.
Jardunaldia “oso ondo” joan zen. Nabarmendu dutenez “denetarik” aurkitu zuten, kate zaharrak, burdinak, egur zaharrak, botilak, plastikoak… “Kostaldean aurkitu genituen zabor guztiak batu genituen”, adierazi dute. Toñan pilatutako harriak ere batu zituzten, hondartsa erabiltzaileentzako erosoago utzitz.