Udako zinema saioak eskainiko ditu BBK Klimak
BBK Klimak 'Nemoren Bila' filma proiektatuko du domekan [abuztuak 10] Busturiko instalazioetan eta, abuztuaren 24an, berriz, 'Ponyo itsaslabarrean' filmaren txanda izango da. Sarrerrak aurretiaz eskuratu beharko dira.
BBK Klima uda honetarako pretatutako programak “udako zinema onarekin” gozatzeko aukera eskainiko die bisitariei, publiko guztiarentzako baina “bereziki familientzako” bi proiekzioagaz. Ekimena “gau partekatuen espiritua berreskuratzeko” asmoz atondu dute eta aisialdia modu kolektibo batean bizitzea bultzatu gura du.
Ainhoa Elortegi Ingurumen eta Garapen Jasangarriko arduradunak azaldu duenez, zinema saioek ez dute bakarrik “kalitatezko kultura eskuragarri” ipintzen, “baizik eta ingurumenari buruz hausnartzeko aukera ere ematen dute, zinemaren eta emozion bidez”. Izan ere, domekan [abuztuak 10] Pixar-en Nemoren Bila (Finding Nemo) proiektatuko dute, “umorea, samurtasuna eta mezu ekologikoa” uztartzen dituen filma. Bigarren saioa abuztuaren 24an [domeka] egingo dute, Ponyo itsalabarren (Gake no ue no Ponyo) filmaren proiezioagaz. Antolatzaileek azaldu dutenez, istorio “poetiko eta sentikorra” da, itsas mundua “modu berezi eta artistikoan” aztertzen duena.
BBK Klimatik nabarmendu dute aurten aukeratutako bi filmek ingurune naturalagaz lotura dutela, “bereziki mundu urterrarekin”: “Filmek itsas biodibertsitatea, gizakiaren eta naturaren arteko harremana eta ozeanok zaintzearen garrantzia bezalako gaiak jorratzeko aukera ematen dute.
Bi proiekzioak 20:00etan izango dira. Lehenengoa doakoa izango izango da, eta bigarrenak, berriz, bi euroko prezioa izango du. Sarrerak sarrerak.bbk.eus helbidean eskuratu daitezke.