Kostaldea Garbitzeko Egunagaz bat egiteko deia
Sukarrieta Pedernales Portuondo Kirol Ontzien elkarteak udalerriko kostaldea garbitzeko jardunaldia antolatu du zapatuan [abuztuak 9].
Urtero bezala, Sukarrieta Pedernales Portuondo Kirol Ontzien elkarteak udalerriko kostaldea garbitzeko jardunaldia antolatu du. Zapaturako [abuztuak 9] jarri dute hitzordua, eta Kostaldea Garbitzeko Eguna ekimenagaz bat egiten dutenek 10:00etan frontoian egon beharko dute.
Aurten, gainera berrikuntza bat egongo da, “harriz beteta” dagoen Toña hondartza ere garbituko baitute. Bertan pilatutako harri gehienak trenbidekoak dira, “jendeak botakoak”. Hondartza Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapekoa denez, eta arazo horri aurre egiteko “harea alde batetik beste mugitu” eta horrekin hondartza betetzeko eskatzen diote Sukarrietatik, baina bi urtez egin ez dutenez, elkarteak herritarrekin batera emango dute lehen pausoa. Garbiketaamaituta, hamaiketakoan batuko dira.
Sukarrietako Udalak Sukarrieta Pedernales Portuondo Kirol Ontzien elkartearen ekimena “babestu eta eskertu” du, eta itsasertzaren garbiketa jardunaldian parte hartzeko deia luzatu die herritar guztie: “Guztien laguntza eskertzen da”.