Udako azoka, herriko merkataritza bultzatzeko
Herriko merkataritza bultzatu asmoz, Gernikako Merkatari Elkartuek Summer Market udako azoka antolatu dute, gaur [abuztuak 1], bihar eta astelehenean [abuztuak 4] Gernika-Lumoko kaleak jantziko dituena.
Gernikako Merkatari Elkartuek urteroko hitzorduari eutsi eta Summer Market udako azoka antolatu dute, beste behin. Herriko merkatariei ikusgarritasuna ematea helburu duen azoka gaur [abuztuak 1], bihar [abzutuak 2] eta astelehenean [abuztuak 4] egingo dute, Gernika-Lumoko kaleean.

Herriko merketaritza bultzatzeko apustua egiten duten herritarrek denetariko produktuak aurkituko dituzte; kasu askotan, gainera, beherapenak ere egongo dira, ahalik eta jende gehien erakartzeko asmo: “Gozatu gure merkatarien eskaintza bereziekin; gozatu eskaitzak eta erosi herrian”. Aurten kaleko azoka Ocho de Enero, Barrenkale, Santa Maria eta Domingo Bernaola plaza inguruan kontzentratuko da gehien bat.
Ordutegiei dagokionez, gaurko eta asteleheneko ordutegia 10:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da; bihar berriz, 10:00etan ireki eta 14:00etan itxiko dute azoka. Salerosketarako eskaintzaz gain, gaur arratsalderako hitzordu berezia ere prestatu dute elkartetik: apar jaia egingo dute, 18:00, San Juan Ibarra plazan.
