Kuadrilla onenaren bila
Sukarrietako jaien barruan kuadrillen arteko txapelketa antolatu dute aurten. Saria eskuratzeko, izena eman duten taldeek denetariko probak gainditu beharko dituzte gaur [abuztuak 1] eta bihar [abuztuak 2]
Iritsi dira Sukarrietako Jai Batzordeak hilabete luzez prestatutako jaiak. Aurtengo berrikuntza legez kuadrilla txapelketa aurkeztu zuten, eta eguneko lehen ekintzatik burubelarri jarri dira horrekin: Sukarrietako kuadrilla onena aurkitu gura dute. Asko dira izen eman duten taldeak, baina baina saria eskuratu ahal izateko bide luzea izango dute aurretik.
10:00etan elkartu dira lehen proba puntuagarrian: itxas jaian arraun egiteko gaitasunak erakutsi behar izan dituzte. Batzuk beste batzuk baino hobeto moldatu badira ere, denak atera dira pozik uretatik. Hala ereĀ ez dute lehorrean denbora asko eman, igeriketan ere aritu behar izan direlako. Kirolagaz jarraituz, ausartenak beroari aurre egin eta krossean aritzera animatu dira.Ā

Hitzordu dibertigarriena arratsaldekoa izan da, umore rallyan batu baitira ume zein gazteak, denak puntuak pilatzen jarraitzeko gogoz. Probaren barruan beste hamaika eginbehar izan dituzte, hala nola eskuak erabili gabe urez betetako globoa lehertzea, besoa txokolatezko kremaz bete eta taldekieek milika batez jatea edo ahoa urez beteta dutela taldekideei kantu bat abestu eta horiek asmatzea. Umore onez aritu dira denak parkeak, baten batek busti bustita amaitu badu ere.Ā

Atseden hartzeko, iluntzean tortilla txapelketan batuko dira eta indarrak berreskuratu ostean, eguneko azken proba puntuagarriari ekingo diote: playbacka. Gauerdian berriz, Mrs. eta Mr. Sukarrieta izendatuko dituzte.Ā
Mozorro festa. Azken proba puntuagarria bihar [abuztuak 2] lehiatukodute, āherritar gehienā batzen dituen ekintza den mozorro jaitsieragaz batera. Horregatik, jai batzordetik mozorro jaisierara zein gaueko mozorro festara “ahalik eta hoberenā mozorrotuta joateko eskatu dute.Ā
Hala ere, arratsaldean mozorrotu aurretikĀ hainbat ekintza izango dituzte aukeran herritarrek, esaterako, auto klasikoen erakusketa edota Marcela Damboreneagaz zumba saioa.
EGITARAUA:
- Bihar.Ā
- 11:00. Umeentzako jokoak.Ā
- 11:00/14:00. Auto klasikoen erakusketa.Ā
- 13:00. Zumba, Marcela Damboreneagaz.Ā
- 16:00. Karta jokon finalak.Ā
- 18:00. Mozorroen jaitsiera.
- 19:00. Sari banaketa.Ā
- 20:00. Bingo.
- 22:00. Mozorro festa.Ā