Gazte Egunagaz jaiei agur esateko prest
Foruko Jai Batzodeak antolatutako Gazte Egunez tortilla txapelketan batu dira herritarrak. 20:00etatik aurrera Bellum, Txoriburu, Gabinet, Marte Lasarte, Kaos Etiliko eta Gorriontxu eta Laztanak girotuko dute festa.
Astebete da Foruko San Inazio jaietako ekin ziotenetik, eta asko gozatu badute ere, datorren urtera arte agur esateko prest daude herritar batzuk; beste batzuk berriz, festa ahal bezain beste luzatzearen aldekoak dira. Jaiak bere amaierara iristearekiko sentimendua edozein izanik ere, azken eguna herrikideekin bizitzeko Foruko Jai Batzordeak antolatutako Gazte Egunean bildu dira gaur [abuztuak 1] foruarrak.Ā
Tortilla txapelketarako hitzordua zuten jarrita herritarrek, eta ez dute hutsik egin: karpa azpian elkartu dira foruar ume, gazte zein helduak. Tortilla egiteko, zein hamaiketako eta bazkarirako osagai guztiekin hurbildu dira batzuk izen emotera, beste batzuk berriz, izena eman eta etxerako bidea hartu dute, etxeko sukaldearen lasaitasunean kozinatzeko asmoz. Kuadrilla batzuek etxean terraza izatea ere aprobetxatu dute.Ā

Erlokiak 14:00ak adierazteagaz batera iritsi dira azken tortillak epaimahaiaren mahaira. Guztira 22 tortilla aurkezten dituzte aurten. Izan ere, kuadrilla batzuek, irabazteko aukerak handitu nahian, bat baino gehiago aurkeztea erabaki dute. Hala, hiru kidez osatutako epaimahaiak denaz dastatu du, eta puntuazioak gehitzeko tarte bat hartu ostean, sariak banatu dizkiete eguneko hiru tortilla onenei: 74,5 puntugaz, Zeleiko Gaztiek 3rentzat izan da lehenengo saria. Taldeko ordezkariak gazta, ardo eta txaloli botila eta koroa jaso ditu. Bigarren saria, ardo botila eta fueta Figesentzat izan da, 74 puntugaz. Atzetik, 73 puntugaz Amets eta Nikolek jaso dute hirugarren saria: ardo botila.Ā
Txapelketa amaituta, bakoitzak bere tortilla jaso eta herri bazkariak bildu dira herritarrak. Bazkalostean, Lilibertsoko bertsolariak arduratuko dira bertso eta kopla bidez arratsaldea girotzeaz. Karta jokoak trebeak direnak beraien indarguneak erakusteko aukera edukiko dute briska jokoan; ausazko jolasak nahi dituztenak, berriz, bingoan batuko dira. 18:00ak aldera denek egingo dute bat, kontzertuei ekin aurretik karro poteoan batuta.Ā

Iluntzetik goizaldera arte zuzeneko musika izango da protagonista Foruan. Lehenego geralekua Haitz Biribil kanpoaldean dute herritarrek, Bellum eta Txoriburuk kontzertuak eskainiko baituzte. 22:30ak aldera, karpara hurbilduz joango dira, txosnagunean jarrituko baitu festak. Gabinet, Marte Lasarte, Kaos Etiliko eta Gorriontxu eta Laztanaren esku geratuko da jai giroa goizaldera arte bizirik mantentzearena ardura.Ā