Euriak ere ez du jai giroa itzaliko
Santiago eguna musika, dantza eta herri bazkarietan elkartuta ospatzen ari dira Nabarnizko, Kortezubiko, Busturiko eta Morgako herritarrak. Azken hiru udalerrietan jaiak domera arte [uztailak 27] iraungo du.
Eguzkitako krema eta betaurrekoak esku batean eta zira eta euritakoa, bestean. Eguraldia edozelakoa izanik ere, Santiago eta Santa Ana jaiak ospatzeko prest daude eskualdeko herritarrak, eta hala erakutsi dute gaur goizean goizetikĀ Ā [uztailak 25], Kortezubin, Morgan, Busturian eta Nabarnizen.Ā
Kortezubin, Arratzuko abesbatzak lagundutako mezagaz hasi dute eguna, eta segituan iritsi da herriko ume eta gazteek osatutako euskal dantza taldearen emanaldia ere. Dantzaldi aurretik euri apur bat egin badu ere, eguraldiak dantzaldia errespetatu du eta gogotik eskertu dute plazan batu diren kortezubitarrek. Izan ere, herritarrek txalo artean hartu dituzte dantzari txiki eta ez horren txikiak, eta trikitixaren erritmora dantzatu dituzten hamaika euskal dantzez gozatu dute, besteak beste, Agurraz, Txulalaiz, San Petrikez, Sorgin dantzaz, Ibarzabalgo arku dantzaz, Korteseko zinta dantzaz eta Zazpi jauziz.

Dantza emanaldiaren ostean frontoia izan dute topaleku herritarrek, ustez Emakumeen Elite mailako Udako eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketaz gozatzeko. Pilotari baten huts egiteak baina, neurketa moldatzera behartu ditu antolatzaileak eta bikote izatekotan ziren Olatz Arrizabalaga gernika-lumotarra eta Amaia Zarrabeitia kortezubitarra nor baino nor gehiago aritu dira. Zarrabeitiak ezin izan du herrikideen aurrean garaipena lortu: Arrizabalaga 22 eta 11 nagusitu da.Ā
Eguerdian atseden hartzeko aprobetxatu, eta arratsaldean berriro ekingo diote festari kortezubitarrek. 18:00etatik aurrera umeentzako jolasak izango dituzte aukeran, eta iluntzean, Luhartz erromeriak hartuko du Santiago eguna girotzearen ardura. Hala ere, jai egitarauak asteburu guztian zehar jarraituko baitu, denetariko eskaintzagaz.Ā
Marrazki bizidunez beteta.
Morgan, krema eta aterkiaz gain, mozorroak ere jantzi dituzte goizetik. Minionak, Mario Karteko pertsonaiak, Harriketarrak, superheroiak… denek bat egin dute gaur plazan. Izan ere, marrazki bizidunak gaia izan da aurten jaietako lehen egunerako aukeratu duten gaia. Hiru eguneko egitarauari ekiteko gogoz, sukaki txapelketan batu dira herritarrak, bakoitzak bere erara, gero lagunartean dastatzeko gisatua kozinatzeko duten abilezia erakutsi nahian.
Eguraldiak baten bati gisatua prestatzeko prozesua zerbait baldintzatu badio ere, guztira hamalau izan dira aurten aurkeztu dituzten kazuelak, eta iaz “pare bat gehiago” izan baziren ere “pozik” daude bertaratu den pertsona kopuruagaz. Izan ere, 199 lagunek eman dute izena herri bazkarirako.Ā

Bazkaldondoa girotzeko bingoan batuko dira 17:30ean, eta horren ostean ezagutuko dute norena izan den aurtengo sukalkirik eta onena. Horrez gain, mozorro onenek ere saria jasoko dute: mozorro onenak 100 euro jasoko ditu, eta talde mozorro onenak, beste 100 euro. Eguneko lehiaketetako emaitzak argituta, jan-edanean batuko dira berriro ere, 20:00etatik aurrera taloak izango baituzte aukean.
Etenik barik.
Goizaldera arte Zibilo Records eta Zirkinik Bez erromeriagaz dantzan aritu ostean, herriko txistulariekin kalejiran hasi dute eguna busturiarrek, Axpen. Irrintzi Alai Dantza Taldearen emanaldiaz gozatu aurretik, ohi legez, udal gobernu taldea Andra Mari elizara bertaratu da. Euriak dantzaldia elizpera eramatea eragin du, baina ez du festa eten. Aterkia hartu eta Etxebarria trikitilariekin tabernaz taberna aritu dira busturiarrak.Ā

Hurrengo hitzordua 18:00etarako dute jarrita, frontoian, esku pilota partiduak elkarrekin ikusteko. Behin lekua hartuta, iluntzera arte bertan jarraituko dute, Trapu Zaharra taldeak Eutsi Ramon!Ā antzerkia eskainiko baitu. Estampas de Mexico mariatxi taldeak eta DJ Jaikide izango dira Santiago eguneko gauari soinua jarriko diotenak.Ā
Nabarniztarrak, berriz, Lekerika auzoa izan dute aurten ere topagune Santiago egunean. Herritarrek txantxiku txapelketan punteria eta trebetasuna erakutsi ostean, paella txapelketan elkartu dira. Bazkalondoa girotu eta festa gogoari eusteko, arratsaldean zehar AEIOU Busturialdea jolasak eskainitako ekintzekin gozatzen ari dira. Iluntzean berriz, Hiru Bitan erromeriagaz abestu eta dantzatzea izango dute erronka.Ā
Datozen egunetako egitarauak, herriz herri:
BUSTURIA (AXPE)
- Bihar, Santa Ana eguna
11:00.Ā Kalejira, herriko txistulariekin.
11:30.Ā Meza nagusia, Arronategi egoitzan.
Ondoren.Ā Irrintzi Alai Dantza Taldea, Arronategi bisitetxean.
12:00.Ā Sukalki Txapelketarako izen-ematea.
13:30.Ā Kantu Kantari.
14:30.Ā Sukalkien aurkezpena eta sari banaketa.
18:00.Ā Bizkaiko Lasto Altxatie Txapelketa, eta Busturialdeko harri-jasotzaileak.
20:00.Ā Urdaibaiko Organoen kontzertua, Axpeko elizan.
20:30.Ā Animazioa, Kitturekin.
22:30.Ā Tributo a Fito y Fitipaldis eta DJ Mr. Beat.
- Etzi.
12:00.Ā Umeen zesta eskolakoen partiduak.
17:00.Ā Umeentzako parkea, Ispiluetan.
19:00.Ā Jaia amaitzeko, txokolatea.
Ā
KORTEZUBI
- Bihar, Santa Ana eguna.
11:00.Ā Meza santua.
10:30.Ā Jardunaldi parte-hartzailea Sustabiz Fundazioaren eskutik; esku pilota partiduak, herri kirolakā¦
14:00.Ā Umeen herri bazkaria.
15:00.Ā Nagusien herri bazkaria.
16:30.Ā Umeen jolasak.
Bazkal ostean.Ā Eingo taldea.
20:00.Ā Gauargi erromeria.
- Etzi.
10:30.Ā Meza santua.
12:00.Ā Zaldi probak: Azkoititik, Txilibiter eta Urduliztik, Olea.
Ā
MORGA
- Bihar, Santa Ana eguna.
12:00.Ā Meza Meakaurren eta pintxoak.
Jarraian.Ā Trikitilariak.
14:00.Ā Tortilla Txapelketa.
20:00.Ā Poteo musikatua.
22:00.Ā Kontzertzuak: Suger, Toc eta Altxaporru erromeria.
- Etzi.
17:00.Ā Ume jolasak; puzgarriak, tailerrak eta bits jaia.
19:00.Ā Diskodantza.
20:00.Ā Txokolatada.