Pasealekuko eskola zaharrak udal liburutegi bihurtzeko ideien lehiaketa abiatu du udalak
Dioetenez, “kultura kalitateari eta herritarren erabilerari" eman nahi diote lehentasuna.
Pasealekuko eskola publiko zaharren hegoaldeko eraikina udal liburutegi bihurtzearen ideiak urteak daramatza Gernika-Lumoko Udalaren mahai gainean. Orain, ordea, “aurrerapauso erabakigarria” eman dute, izan ere, proiektua idazteko eta zaharberritzeko lanen zuzendaritza esleitzeko ideien lehiaketa deitu baitu. Dioetenez, “kultura kalitateari eta herritarren erabilerari” eman nahi diote lehentasuna.
Deialdia epaimahai batek erabakiko du eta zehaztu dutenez, “helburua da kalitatezko emaitza arkitektonikoa bermatzea, higiezinerako aurreikusitako erabilera kulturalarekin bat datorrena”. Hasteko, taldeek aurreproiektu mailako proposamenak aurkeztuko dituzte. Epaimahaiak bost ideia onenak aukeratuko ditu, eta horien artean proposamen irabazlea aterako da; proposamen irabazle hori izango da proiektuaren garapen tekniko osoa eta gauzatzea kontratatzeko arduraduna.
“Eraikina herriko gune garrantzitsuenetako batean dago, eta bere ondare balioari eutsiko dio, baina liburutegi publiko moderno baten funtzioetara eta beharretara egokituko da”, azaldu dute. Udalak jarduera hau bere kultura-politikaren “pieza estrategiko gisa” defendatzen du, “erabilera publikoko eta balio sinbolikoko azpiegiturak sendotzera bideratuta”.
Lehiaketa irekitzeak” luze itxarotako” prozesuaren hasiera formala markatzen du, eta bertan, “diseinu arkitektonikoak hiribilduko etorkizuneko liburutegi espazioa definitzeko funtsezko papera beteko du”.