100. urtebetetzea herritarrekin batera ospatuz
Maixi Santisteban eta Delia Elexgaray busturiarrek 100 urte bete dituzte, eta Busturiko Udalak omenalditxoa egin die.

Maixi Santisteban busturiarrak 100 urte bete ditu gaur [uztailak 22], eta San Antonio hondartzan ospatu ditu familia, herrikide eta Busturiko udal ordezkariekin batera. Ekitaldia hasteko ohorezko aurreskua dantzatu diote, eta segituan, Busturiko herriaren izenean txapel oroigarria jaso du.

Argazkia: Busturiko Udala
Astebete lehenago, uztailaren 14an [astelehena], Delia Elexgaray busturiarrak ere mende bateko bizi ibilbidea ospatu zuen, etxean, herriko txistularien erritmora. Elexgarayk ere Aitor Aretxaga Busturiko alkatearen eta udal ordezkariak hartu zituen, haien eskutik lore sorta jasoz eta lehenengoz hiru zifrako kandelari putz eginez.
Busturiko Udaletik “herriko bi altxorrak” zoriondu dituzte bizitzaz beteriko mende bateko ibilbideagatik: “Eskerrik asko zuen irrifarre eta jakinduriagatik. Zorionak bihotzez, beste hainbeste urte opa dizkizuegu”.

Argazkia: Busturiko Udala