Gernikako Grand Slamerako bonoak salgai daude
Uztailaren 19tik abuztuaren 16ra jokatuko dute Jai Alai pilotalekuan.
Eraman enpresak salgai jarri ditu Gernika-Lumoko Grand Slamerako bonoak, 60 euroko prezioan daude. Uztailaren 19tik abuztuaren 16ra jokatuko dute Jai Alai pilotalekuan. Uztailaren 15ean [martitzena] eguerdian jarriko dituzte salgai eguneko sarrerak.
Bikoteak oraindik zehazteke badaude ere, zapatuan [uztailak 12] erabakiko da aurretiazko kanporaketetatik nork lortuko duen txapelketa jokatzea. 21:00etatik aurrera aurrez aurre ariko dira Eñaut Urreisti eta Mikel Mantzisidor mutrikuarrak Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Jon Bullet Zabalaren aurka. Finalerdietan, hurrenez hurren, Alex Goitia eta Ion Ibarluzea eta Urko Lekerika eta Guillen Oyhenard hartu zituzten mendean hiru setetan.