Hilerri ordenantza aldatu dute, lege-hutsuneei irtenbidea emateko
Bermeoko Udalak kanposatuko ordenantza aldatzea onartu du EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin. Orain, hilobitik gorpu eta gorpuzkiak ateratzea eskatzeko ez da nahikoa izango zinpeko aitorpen bat aurkeztea; hildakoaren legezko oinordetza egiaztatu beharko da.

Bermeoko Udalak kanposantuko ordenantza aldatzea onartu du gaur goizeko [ekainak 27] osoko bilkuran. Udal gobernuko taldeek, EH Bildu eta Guzanek, alde bozkatu dute; EAJ berriz abstenitu egin da. Udaletik azaldu dutenez, ordenantza aldaketaren helburua udalerriko kanposantutik gorpuak edo gorpuzkiak ateratzeko erabakieta sor daitezkeen “gatazka edo lege-hutsuneei irtenbidea ematea” da.
Ordenantzak, gaur arte, gorpu eta gorpuzkiak ateratzeko prozesua soilik zinpeko aitorpen bat aukeztuta garatzea ahalbideratzen zuen. Prozedura horrek, baina, ez zituen inplikatutakoen eskubideak behar bezala barmatzen, batez ere, horma-hilobiaren titulartasuna eta hildakoaren oinordekoa pertsona berdina ez diren kasuetan. Azpimarratu dutenez, egoera horrek urteetan zehar zenbat familia desadostasun, gatazka eta administrazio-arazo sortu izan ditu, eta erregulazioa eguneratzeko beharra “agerian” utziz. Udaletik “gai delikatua” dela onartu dute, gehien bat, legeriak ez deuelako gai horri buruzko “irizpide argirik” ematen.
Horregatik, Bermeoko Udalak bere ekimenez jardutea erabaki du, “segurtasun juridikoa bermatzeko eta etorkizuneko desadostasunak saihesteko”. Ordenantza berria “bermatzaileagoa eta zorrotzagoa” izango da, Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkateak azaldu duenez: “Arlo pribatuko gaiak dira, era badakigu ordenantza aldaketa honekin ezingo direla gatazka guztiak ekidin, baian aurrerapauso bat eman gura izan da, interesdunei berme bat emateko”. Izan ere, ordenantza berriagaz “ezinbestekoa” izango da hobitik gorpua edo gorpuzkiak ateratzeko eskatzen duen petsonak bere nortasun-agiria eta datu pertsonalak aurkeztea, eta, horrez gain, hildakoaren legezko oinordekoa dela egiaztatu beharko du, legez baliozkoa den edozein dokumentu aurkeztuta. Hala, zinpeko aitorpena ez da prozesua aurrera eramateko nahikoa izango, eta “dokementazio objektiboa” aurkeztu beharko da.
Udalak inplikatutako pertsonen “segurtasun juridikoa indartu” gura duela azaldu dute, desadosatasunak saihestu eta “kudeaketa gardenagoa eta ordenatuagoa” bermatuz.