Boluntarioek 150 kilo hondakin bildu dituzte Izaro Sub klubaren deialdian

Izaro Subek hondartzen eta itsas hondoen garbiketa egiteko deialdia zabaldu zuen herenegun goizerako [ekainak 8]. Portuzarra, elur fabrika eta farol berdearen inguruan ibili ziren. 25 boluntario aritu ziren lanean, itsasoan–urpekariak eta padel surfeko tauletara eta piraguetara igota– zein itsasbazterrean, eta 150 kilo hondakin bildu zituzten: latak, plastikoak, botilak, edalontziak, aulkiak…
Udal ordezkariek egindako lana eskertu diete, baita ingurua zaintzeaz daukaten ardura goraipatu eta eskertu ere. Boluntario guztiek “lan bikaina” egin zutela nabarmendu dute.

Argazkia: Bermeoko Udala