Lumoko eskola komunitatea, bat eginda
Ikasle eta langile ohiak bazkarian bildu ziren zapatuan [maiatzak 24], sasoi bateko Lumoko eskolan.

Lumoko eskolako ikasle eta langile ohiak bazkarian elkartu ziren zapatuan, Lumoko txokoan, sasoi bateko eskolan: 47 ikasle, bi irakasle eta sukaldari izandako langile bat batu ziren. Bertaratutakoen hitzetan, «giro bikaina» izan zen nagusi, eta denak ere datorren urtean errepikatzeko prest agertu dira.
Jan-edanaz gain, argazki zaharrak ikusteko ere aprobetxatu zuten, «memoria historikoari esker» 70. urte baino gehiago dituen argazki bateko ikasle guztiei izena jartzea lortuz.

Argazkia: Luis Betanzos