Bi pertsona ikertzen ari dira Izarotik 16 kilo lanperna ateratzeagatik
Lanpernak debekualdiaren eta babestutako eremu batetik ateratzeagatik ikertzen ari dira, Guardia Zibilak Izarotik irteten zebiltzala ontzia antzeman ostean.

Bizkaiko Guardia Zibilaren Itsas Zerbitzu Probintziala bi pertsona ikertzen ari da Izaro uhartean 16 kilo lanperna ateratzeagatik. Ustezko fauna eta floraren aurkako delitu batengatengatik ikertzen ari diren pertsonak Izarotik irteten zebilen ontzi batean harrapatu zituzten maiatzaren 1ean [eguena], itsaski mota hori ateratzeko debekualdiaren lehen egunean. Larrigarri legez, lanpernak babestutako eremu batetik ateratzea leporatu die.
Guardia Zibilek ontzia ikuskatu eta 16 kilo lanpernak kendu zizkieten, Bizkaiko Gurutze Gorriari eman eta horrek zentro benefiko batera eramateko.
Itsaskiez gain, ontzia ikuskatzean horren nahitaezko segurtasun elementuak (sei bengalak) iraungita zeudela ere antzeman zuten agenteek. Horrez gain, patroi lanetan zebilen pertsonak ezin izan zuen asegurua indarrean duela egiaztatzen duen agiria erakutsi. Horregatik, fauna eta floraren delituaz gain, Guardia Zibilak bi salaketa ere aurkeztu ditu.