Bermeoko ahobiziak eta belarriprestak, mintzodromoan

Euskaraldiaren egitarauaren barruan, eta Bermeoko Berbalagunen deialdiari erantzunez, mintzodromoan elkartu ziren ahobiziak eta belarriprestak, atzo arratsaldean [maiatzak 21], Euskal Gunean. Hainbat gairi buruz berbetan aritu ziren: bidaiak, kontsumoa, eguneroko harremanak… Eta zelan ez, amaitzeko, Euskaraldia ere hizpide izan zuten, denen esperientziak partekatzeko: “Domekan aurtengo edizioa amaituko da, baina gurean euskaraz berba egiteak ez dauka amaierarik, eta, gainera, berbakide berriak egin ditugu mintzodromoan, kalean euskaraz berbetan jarraitzeko. Partaide guztiek esan zuten errepikatuko dutela, eta horretarako berbalagunok beti gaude prest”.