Esparru juridikoko emakumeen lana, balioan
Women in a Legal World erakundeko iparraldeko guneko ordezkaritzak Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu du gaur, euren burua ezagutzera emateko asmoz.

Esparru juridikoan emakumeen talentua sustatzen duen Women in a Legal World erakundeak Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu du gaur (maiatzak 14), eta Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak eta Mahaiko kideek ondoetorria egin diete Gabriela Bergaretxe iparraldeko guneko arduradunari zein eremu horretako ordezkaritza guztiari.
Women in a Legal World erakundearen misioetako bat da emakume juristak inspiratzeko topaleku bat sortzea, mundu hobea lortzeko helburuz. Eta, bide horretan, eragin handiko emakumeek osatzen dute elkartea, justiziaren hainbat arlotan lan egiten dutenak: sailburuak, aholkularitza juridikoko eta fiskaleko zuzendariak, bulegoetako abokatuak, notarioak, erregistratzaileak, ikuskatzaileak, unibertsitateko katedradunak… Elkarteak bi urte daramatza Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, eta gaur bere burua aurkeztu nahi izan die Bizkaiko ordezkari politikoen aurrean.
Batxarretxetik egindako ibilbidean, Women in a Legal Worldeko kideek Batzar Etxeko egonaldi nagusiak ezagutu ahal izan dituzte, Agurra dantzatu ondoren, argazkiak atera baitituzte Gernikako Arbolaren aurrean, ondoren Legebiltzarreko egoitzaren barrualdea ezagutzeko, eta Osoko Bilkuren Aretoan, Beiratearen Aretoan eta Liburutegian gelditzeko. Gainera, bisiten liburuan ere sinatu dute.