Titireteruek txapeldun, eta herri kirolak garaile
Herri kirol lehia estua eta giro ederra uztartu ditu Bermeoko II. Herri Kirol Txapelketak.

Titireteruek taldea nagusi izan da Bermeoko II. Herri Kirol Txapelketan, asteburuan. Bigarren urtez, erantzun aparta eduki du Artza udal pilotalekua habitat izan duen lehiaketa herrikoiak, hala parte hartzeari, nola mailari dagokionez. Sustabiz Fundazioak eta Bermeoko Udalak antolatutako egitasmoak kirola, aisialdia eta herrigintza uztartu ditu, barikuan zein zapatuan. Hamabost taldek parte hartu dute bigarren aldian.
Lehenengo egunean, entrenamendu saioa egin zuten, eta finala biharamunean lehiatu zuten, hiru parte hartzailek osatutako lantaldeetan eta zati bitan banaturik: sailkapen fasea eta fase finala. Lehendabizikoan, trontzan, harri jasotzean, ingude jasotzean eta txinga eroatean aritu behar izan ziren; fase finalean, baina, bosgarren proba bat ere aurre egin behar izan zioten: zaku eramateari. Hiru parte hartzailek osatutako taldeetan banatuta, denetan sendoena eta lehiakorrena Titireteruek deituriko izan zen; Mirian, Zihara eta Iñakik osaturiko taldeak maila handiko garaipena eskuratu zuen.

Argazkia: Bermeoko Udala.
Titireteruek irabazleen ostean, Zarrabenta eta Pilin semiek sailkatu dira
Lehia estuaren ondoren, bigarren postua Zarrabenta izeneko taldeak poltsikoratu zuen, Jonek, Isaacek eta Andonik osatuta. Podiuma Pilin semiek taldeak osatu zuen; Josuk, Xabierrek eta Iñigok eratu zuten talde hura.
Antolakuntzak Herri Kirol Txapelketaren bigarren ekitaldia nota apartagaz gainditutzat jo du. “Pozarren” azaldu dira, lehia aparta ikusteko eta aldarte paregabeagaz gozatzeko aukera egon baita. Finala «izugarria» izan dela eman dute aditzera Bermeoko udal ordezkariek, eta frontoian gailendutako gizalegea azpimarratu gura izan dute: “Lehia estua eta garbia izan da nagusi”.
Ez hori bakarrik: Artzaren harmailetara txapelketaz gozatzera bertaraturiko bermeotar nahiz kanpotar guztien jarrera ere nabarmendu dute. Horiei guztiei eskerrik beroenak emateagaz batera, txapelketa bigarrenez prestatzen lagundu duten guztiez ere oroitu nahi izan dira: “Eskerrik asko antolakuntza lanetan lagundu duten denei”.