Itsas Ganeko harmailen estalkiaren egoera berrikusteko eskatu du EAJk
Harmailaren estalkiaren egoeragatik "kezkatuta" agertu da alderdi jeltzalea, eta arazoak sortzen ez dituela ziurtatzeko txosten bat egitea eskatu dio EH Bildu eta Guzanek osatutako udal gobernu taldeari.

Itsas Gane futbol zelaiko harmailen estalkiaren egoerak erabiltzaileentzat arazoak sortzen ez dituela ziurtatzeko txosten bat egitea eskatu dio Bermeoko EAJk EH Bildu eta Guzanek osatutako udal gobernu taldeari.
Idoia Platas EAJko zinegotziak azaldu duenez, “duela hiruhileko eskas haize-bolada bortitzek futbol-zelaiko harmailen estalkia apurtu zuten, eta gaur egun oraindik ere konpondu gabe dago”.
Estalkiaren egoeragatik eta horren segurtasunagatik “kezkatuta” agertu da alderdi jeltzalea, eta dagokion eskaera erregistratu du udalean, udal gobernu taldeak erantzun, eta “beharrezkotzat joz gero”, jardun dezan: “Erabilera garrantzitsua duen espazioa da, batez ere asteburuetan, Bermeo Futbol Taldearen partiduak daudenean, baina baita ingurua bera ere, nahiko gertu baitago”. Horregatik, egoera berrikusi eta “ezustekorik ez gertatzeko” eskatu dute.

Itsas Gane futbol zelaiko harmailaren estalkia.Bermeoko EAJ