Kartzelan jaiotako obrak ezagutzeko hitzordua
'Bi militante politikoren sormena' jardunaldia hartuko du gaur arratsaldean, Nestor Basterretxea aretoak.
Nestor Basterretxea aretoak Bi militante politikoren sormena jardunaldia hartuko du gaur arratsaldean. Zantzue Kultur Elkarteak antolatu du «errepresio garaietan militante politiko izandakoen sormena ezagutzeko parada».
17:00etatik 21:00etara bitartean, Elias Fernandez Castañares euskal preso ohiak kartzelan egindako lanen erakusketa egongo da. «Busturialdean denbora gehien preso izan zenak, preso izan zuten 29 urteetan egindako eskulan eta margoen erakusketa da», azaldu dute. Zehaztu dutenez, Nestor Basterretxean ikusi ahal izango diren eskulan eta margoak Fernandezek “familia eta laguneri egindakoak” dira, eta Euskal Herriko etxe desberdinetan banatuta egon dira, erakusketa batean biltzeko batu dituzten arte: “2022ko iraialren 14an hil zen Elias, eta ordutik izan dugu bere lana erakusteko gogoa. elkarturik ikusi al izateko”, azpimarratu dute.
19:00etan, berriz, Fernando Garcia Jodra euskal presoaren La Furia del Cobarde liburua aurkeztuko dute.