Baldatikako sarbideko lanak bukatutzat eman dituzte
Lanak bukatuta Baldatikako bizilagunek "segurtasuna eta irisgarritasuna" bermatuta dituztela nabarmendu du Foruko Udalak.

Foruko Udalak amaitutzat eman ditu Baldatika auzora sartzeko errepidea konpontzeko lanak. Lanok bukatuta, Baldatikako bizilagun eta erabiltzaileei “segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzen” zaiela nabarmendu dute udaletik. Horretarako, hainbat lan egin behar izan dituzte, besteak beste, asfaltatzea, hormigoizko arekak egitea, hodiak ordeztea et kutxatik eta zabalerak egitea.
Zehaztu dutenez, egin duten obraren aurrekontua 152.250,67 eurokoa izan da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak 60.000 eurogaz lagundu du.

Argazkia: Foruko Udala