Atunaren munduko harrapaketen %97 populazio jasangarrietan egin dira
Arrantzako euskal erakundeek atun populazioen egoerari buruz egindako azken eguneratzeen araberako datua da hori. Hau da, gehiegi ustiatu ez diren eta gehiegizko arrantzarik jasaten ez duten populazioetan egin dira.
Atun arrantzako eskualde erakundeek atun arrantzen egungo egoera aztertu zuten iaz, eta azterketa horretatik ondorioztatu dute munduko tunidoen —hegaluze, hegalabur eta tunido tropikalak— harrapaketen %97 egoera osasungarrian dauden populazioetan gauzatzen dela, hau da, gehiegi ustiatu ez diren eta gehiegizko arrantza jasaten ez duten populazioetan.
Atun populazio desberdinen adierazleak berrikusteaz gain, iaz atun arrantzako eskualde erakundeek (ORP) ebaluazio kuantitatibo bat egin zuten atun zuriaren bi populaziori buruz —Mediterraneoa eta Hego Ozeani Barea—, rabilaren bi populaziori buruz —Atlantikoa eta Indikoa—, ekialdeko Ozeano Bareko moja eta marradunari buruz, eta Ozeano Bareko hegalaburrari buruz. “Honekin, beraz, berretsi egin da erakunde anitz horien eskumeneko baliabideen egoera orokorra ezin hobea dela”, esan dute Bermeo Tuna World Capitalekoek.
Ziurtatu dutenez, bi dira gainpopulatuta dauden populazioak, eta oraindik ere maila ez jasangarrietan arrantzatzen direnak: Mediterraneoko hegaluzea eta Indiako ozeanoko moja. Zehaztu dute, gainera, bi kasuetan antolamenduaren ardura duten erakundeak dagoeneko neurriak hartzen ari direla.
“Datu horiek erakusten dute erakunde anitz horiek lan handia egiten dutela tunidoen arrantzaren etorkizunaren alde, eta lan hori, berriz ere, garrantzi handikoa izan zela iaz, munduko tunidoen kudeaketa gero eta iraunkorragoa egiten lagunduz”, gehitu dute BTWCkoek. Hala, beharrezkotzat jo dute baliabideak modu iraunkorrean antolatzeko neurriak ezartzea, atunen populazioen munduko egoeraren bilakaeran emaitza “baikorrak eta nabarmen hobetuak” lortzeko.
“BTWCtik ospatu egiten dugu munduko arratza baliabide garrantzitsuenaren kudeaketa jasangarri horretan inplikatuta dauden alderdiek egindako ahalegin kolektiboa, haien inplikazioa eta ekintza hartzea, eta ez bakarrik kontzientziazioa”, esan dute. Izan ere, uste dute badagoela “modu jasangarri integral” batean negozioak egiteko era, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik egitekoa. Ze, ozeanoak, itsas espezieak eta ekosistemak zaindu egin behar dira, baita sektore horretan lan egiten duten eta bizi diren pertsonak eta komunitateak ere. “Albiste hau sinesmen honen berrespena da. Gauzak ondo egiteak fruituak ematen ditu, nahiz eta, zoritxarrez, merkatuan txanponaren beste aldea aurkitzen den; hau da, jatorrizko produktuen eta erabat legez kanpokoak eta jasanezinak diren praktiken bidez harrapatutako produktuen mekataritzarena”.
Atun populazioen munduko harrapaketak 5,2 milioi tonakoak izan ziren 2023an: %66 Ozeano Barean (%51 mendebaldean eta %15 ekialdean), %24 Indikoan eta %11 Atlantikoan.
Espezieen arabera, %92 tunido tropikalak dira, eta %8, berrizm tunido epelak: % 57 marraduna, %31 rabil edo hegalhoria, %4 moja, %4 hegaluzea eta %4 hegalaburra.
Munduko tunidoei erreparatzen zaienean, tunido epelei egiten zaie erreferentzia, ahu da, hegaluzeari, hegalaburrei eta tunido topikalei: marraduna, rabila eta moja. Guztira 7 espezietako 22 populazio daude.