HAPOaren nondik norakoak azaltzeko bilera deitu dute
Mendatan hasi den Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) nondik norakoak azaltzeko bilera deitu du Mendatako Udalak. Deialdia eguaztenerako [urtarrilak 29] da, 19:00etan, Elizoste Aretoan. Bertan, HAPOaren diagnostikoaren parte hartze prozesuko lehen faseagaz hasiko dira. Informazio hitzaldia dela azaldu dute, ‘Zer da HAPOa? Zertarako eta norentzat egiten da?’ izenburua jarri diote, eta Arruti Ark. SCP arkitektoen enpresako Oihana Arrutik emango ditu azalpenak eta behar izan ez gero, herritarren galderak erantzungo dituela azaldu dute. Horrenbestez, bertaratzeko ez ezik, parte hartzeko deia luzatu dute udaletik.