"Bio" eta "eko" izatearen inguruan hausnartu dute
Bermeoko berbalagunak 'Zer da bio eta zer ez?' hitzaldian batu dira; Eider Zulueta izan da galdera argitzearen arduraduna.
Berbalagunak Zer da bio eta zer ez? hitzaldian elkartu ziren atzo arratsaldean [urtarrilak 23], GuZuBio dendan. Bertan, bio eta eko izateari buruz hausnartu zuten, eta Edurne Zuluetak hartu zuen galdera horri erantzuna ematearen ardura. Bertaratu zirenei bertako ohiturak azaldu eta gizarteak “zer eta zelan” egiten duen azaldu zien Zuluetak. Horrez gain, “bizimodua aldatzeko” proposamenak ere eman zizkien berbalagunei, hala nola arropa nola garbitu, ura nola berrerabili daitekeen eta horren garrantzia… Era berean Bermeon modu jasangarrian egindako kremak eta azalerako produktuak ere erakutsi zizkien dendara hurbildu zirenei. “Oso zerrenda luzea da ezagutu duguna, Bermeon bertan eta lagunartean”, azaldu dute berbalagunek. Hitzaldiagaz bat egin dutenen, “eta bereziki Edurne Zuluetaren” parte hartzea eskertu du Bermeoko Berbalagunek.