NegoziON programaren berri emateko jardunaldia antolatu du Behargintzak
Enpresa Transmizioari buruzko programaren inguruko jardunaldia urtarrilaren 29an [eguaztena] izango da, Behargintzako formazio gelan. Aurretik izena eman beharko da.
Enpresa Transmisioari buruz dagoen NegoziON programaren berri emateko jardunaldia antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Demak, Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzagaz batera. Urtarrilaren 29an [eguaztena] jarri dute hitzordua, 15:30ean, Behargintzako formazio gelan —Zubiaur tar Kepa 26 28—. Aurreratu dutenez, saioak ordubeteko iraupena izango du.
Zehaztu dutenez, jardunaldia negozioa duen eta haren “balioa maximizatu” gura dutenei edota jardunean dagoen enpresa bat erosi eta “berme guztiekin eta abantailekin” hasi gura duten horiei zuzenduta dago. Hala, interesa dutenek aldundiaren babesa duen eta erosleei “20.000 eurora bitarteko diru-laguntzak” eskaintzen dizkien NegoziON programa ezagutzeko aukera izango dute.
Horrez gain, bertaratzen direnek transmizio-prozesuan edo eskuratzeko-prozesuan “laguntza adituaz eta jarraipen profesionalaz” baliatzeko dauzkaten aukerak ezagutuko dituzte. Horretarako, baina, aurretik izena eman beharko dute, behargintza@bermeo.eus helbide elektronikora idatziz edo 94-617 91 90 telefono zenbakira deituta.