Udazkeneko lehiaketako saria, Lorena Castellentzat
65 parte hartzaileen artean zozkatu den Bermeoko produktu sorta jaso du. Urtarrilaren 23rako 'Zer da bio eta zer ez?' hitzaldia antolatu du Bermeeoko Berbalagunek.
Bermeoko Berbalagunek, herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak udazkeneko lehiaketaren saria banatu du. Lehiaketako 65 parte hartzaileen artean zozkatu dute Bermeoko produktu sorta, eta oraingo honetan Lorena Castellek izan da saritua. Horrez gain, lehiaketako erantzun zuzenak ere jakinarazi dituzte Berbalagunen web orrialdean.
Berbalaguneko antolatzaileek lehiaketan parte hartu dutenei eskerrak eman eta hurrengo lehiaketa, negukoa, martxoan izango dela aurreratu dute.
Era berean, urtarrilaren 23rako [eguena] Zer da bio eta zer ez? hitzaldia antolatu dutela iragarri dute. Edurne Zuluetak emango dio galdera horri erantzuna; hitzordua 18:30ean jarri dute, GuZuBio dendan —Nekazari kalea, 7—. Hitzaldia doakoa izango den arren, leku mugatuak dauela azaldu dute, eta, horregatik, aurretik izena eman beharko da, 607 60 95 80 telefono zenbakira deitu edo idatzita. Horretarako azke eguna urtarrilaren 21a [martitzena] izango da.