Udal azokako aparkalekua, egunero eta 24 orduz zabalik
Inguru horretan dagoen "aparkatzeko tokien falta" ikusita hartu du erabakia Bermeoko Udalak.
Udalerrian dagoen “aparkalekuaren erabilera maila” eta inguru horretan dagoen “aparkatzeko tokien falta” ikusita, Bermeoko Udalak udal azokako aparkalekua egunero zabaltzea erabaki du. Hala, orain arte jai egun eta domeketan itxita egon izan den aparkalekua erabili ahal dute herritarrek.
Ordutegian ere aldaketa ezarri dute eta eguneko 24 orduetan egongo da zabalik; orain arte, aste bitartean 08:00etatik 19:45erako ordutegia zuen, eta zapatuetan, 08:00etatik 15:00etarakoa.