Ordizian lehiatu zen Euskadiko Kros txapelketa domekan [urtarrilak 12].
Euskadiko Kros Txapelketa lehiatu zen Ordiziako Oiangu parkean pasa den domekan [urtarrilak 12], eta nahiz eta lokatz artean igarotako lasterketa izan, Gernika Atletismo Taldeko kideek emaitza “onak” lortu zituzten.
16 urtez azpiko emakumeetan Amaiur Etxeandia Oyangurenek hirugarren postua lortu zuen 2.75 kilometroko lasterketan, 8 minutu eta 55 segundoko denboragaz. Horrez gain, kategoria berdinean, taldekako hirugarren postua ere lortu zuten Gernika Atletismo Taldeko neskek. 16 urtez azpiko gionezkoetan, lehenengo postua lortu zuen Peru Luengok, 10 minutu eta 11 segunduko denboragaz. 20 urtez azpiko emakumezkoen kategorian Alluitz De Bilbao Ortegak bigarren postua eskuratu zuen, 5.25 kilometroko distantzian, 26 minutu eta 11 segundogaz. Kategoria berean, baina mutilen taldean, taldeka, lehenengo postua lortu zuten.