Urbietako zubi berria otsailean estreinatuko da
Gernika-Lumoko Udalak aditzera eman duenez, egur-eskasia eta lehortze-prozesu luzea izan dira zubia eraikitzeko atzerapenaren arrazoi nagusiak.
Kirol-instalazioak eta Santa Ana aparkalekua batuko dituen Urbietako zubia otsailean estreinatuko dela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak. Beraien hitzetan, “egur-eskasia eta lehortze-prozesu luzea” izan dira zubiaren eraikitzea atzeratu duten arrazoi nagusiak. 2023an, Urbietako pasabide zaharra itxi eta desegin ondoren sortu zen zubi horren beharra foru herrian, hurrenez hurren. “26 metro dituen erdiko baotik zortzi metro baino gehiagora egon ziren onddoek eragindako narriadura larrien ondorioz, berehala itxi behar izan zen zubia, kolapsatzeko ariskua zegoelako”, nabarmendu du Gernika-Lumoko udal gobernuak.
Hainbat hilabeteko atzerapenek, eta izandako zailtasun tekniko eta logistikoek arazoak eragin izan dituen arren, “Urbietako zubi grinatsuaren eraiketa aurrera doa”, eta horrela adierazi dute udaletik. Egoin zur-fabrika izan da, beregain, hasieratik zubi honen eraiketa prozesua aurrera eramanateko udalak kontratatutako fabrika, eta udalak aditzera eman duenez, fabrikak berak egiaztatu du lehortze-prozesu sakon baten ostean, eraikitze lanak aurrera eramateko beharrezko piezak prest daudela. Hala ere, Gernika-Lumoko mugikortasunerako ezinbesteko azpiegitura hori lehengoratzeko egin beharreko lanek otsailera arte itxaron beharko dutela aurreratu du udalak.
Halaber, proiektuaren erronketako bat nabarmendu nahi izan dute udaletik: “Egiturarako hautatutako egurra -iroko eta elondo- izan da proiektuaren erronka handienetariko bat. Espezie horiek, ingurune heze bateko eguraldi txarra jasateko erresistentziagatik eta gaitasunagatik aukeratuak, eskuragarritasun mugatukoak dira, eta horrek, ziurgabetasuna eragin du gauzatzeko epeetan”. Gainera, Egoin enpresak udalaren hitzak berresteaz gain, egur horien eskasiak eragiten duen arazoa azpimarratu du: “Egur horien eskasia, benetako arazoa da. Izan ere, zubiaren jatorri arduratsua eta kalitate ezin hobea bermatu behar ditugu, zubiak balio-bizitza luzea izan dezan”.
Beharrezko piezak Eako Natxitua auzoan lehortze-prozesu “luzean” egon ondoren, diseinurako eta azken mihiztadurarako prest daudela azaldu dute udal-kideek, horrek arkitektura-proiektu berritzailera ezin hobeto egokitzea ahalbidetuko duela ziurtatzeaz gain. “Zubiaren beharra dagoenetik, administrazioak lan egin du azpiegitura berriak segurtasun eta iraunkortasun estandar altuenak betetzen dituela bermatzeko”, jakinarazi dute. Alegia, diseinuak 534.000 euroko aurrekontua eta hiru hilabeteko gauzatze-epea izateaz gain, “sarbide-arrapala estaliak eta erdigune goratua” ere izango ditu, batez ere, “egituraren funtzionaltasuna eta estetika hobetzeko”.
Gernika-Lumoko Udalak, zubi hau, herriko eguneroko bizitzarako funtsezko elementutzat du, oro har: “400 ibilgailurentzako lekua duen Santa Anako aparkalekutik kirol-eremura joan ahal izateko lotura hau funtsezkoa da kirol eta jolas jardueretarako erabiltzen duten auzokoentzat eta bisitarientzat”.