Berbalagunen mintzataldeetan izena emateko epea, zabalik
Ikasturtea hasteagaz batera, beste urte batez Bermeoko Udalak, euskaltegiekin eta Hizkuntza Eskolarekin elkarlanean, Berbalagun egitasmoa aurkeztu zuen. Urte berriagaz batera, berriro zabaldu dute mintzataldeetan izena emateko aukera, eta parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. Era berean, taldeak ordutegi, adin eta zaletasunak kontuan hartuta sortzen dituztela gogoratu dute. Egungo taldeak lau egunetan biltzen dira: astelehenetan 12:15etik 13:15era, martitzenetan 19:00etatik 20:00etara eta eguenetan 17:00etatik 18:00etara, Lameran. Eguaztenetan, berriz, dantza errazak egiten dituzte, 18:00etatik 19:00etara, kultur etxean.
Izen ematea 607 60 95 80 telefono zenbakira idatzita edo Bermeoko Berbalagun web orrialdean egin daiteke.