Gabonetarako ekintza programa zabala aurkeztu dute Bermeon
Bermeoko Udalak herriko musika, kirol. dantza eta bestelako taldeekin batera osatu duten egitarauak denetariko ekintzez beteko ditu udalerriko kaleak bihar [abenduak 14] hasi eta urtarrilaren 5a [domeka] bitartean.
Gabon garaiaren atarian gaudela aprobetxatuta, Bermeoko Udalak Gabonetarako prestatu duen ekintza programa zabala aurkeztu du. Denetariko eta denentzako ekintzez beteriko egitaraua da, bihar [abenduak 14] Tio-aren zaintzagaz hasi eta urtarrilaren 5ean erregeen desfileagaz amaituko dena.
Endika Etxebarria Kultura zinegotziak “Gabon ingurua indartsu” datorrela adierazi eta herriko hainbat talde eta elkarteren lan eskertu du, beraien parte hartzerik gabe programa antolatzea “ezinezkoa” izango zelako. Izan ere, programak mota askotako ekintzak biltzen ditu: kirolak, kontzertuak, kalejirak, ikuskizunak… Gainera, urtero legez, artengoan ere Olentzero eta Mari Domingi protagonista izango dira. Izan ere, hitzordu bikoitza izango dute herritarrek bi horiekin. Txikienek abenduaren 22an izango dute bai Olentzerori, bai Mari Domingiri gutuna eman eta argazki bat ateratzeko aukera, 11:30etatik 14:30era bitartean, Goiko Plazan. Aurten gainera, aukera hori herritar guztiei zabaltzeko “ilara arina” egingo dute: “Askok ezin izaten dute ilaretan egon eta, bereziki dibertsitate funtzionala duten umeentzako, ilara berezi bat prestatu dugu, ilara arin bat izateko eta segituan atera ahal izateko argazkia”.
Abenduaren 24an izango da Olentzero eta Mari Domingirekin bigarren hitzordua, Ataldetik hasita kalez-kale ibiliko baitira. Etxebarriak azpimarratu duenez, “egun horretan ez da argazkietarako espaziorik egongo”. Urtarrilaren 5ean egingo duten Erregeen desfilea ere nabarmendu du zinegotziak, Budek, Ross Dantza Eskola, KIETB eta Izaro Bikers taldeekin batera egingo dutena.
24 orduko txapelketa.
Berritasunekin datorren egitaraua da aurkeztu dutena. Abenduaren 24an, eguerdian, esaterako, Josepa Kale Kale eta Ross Dantza Eskola kalejitan aterako dira. Musika eta kultur taldetik azaldu dutenez, herriko hiru ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleekin batera arituko dira kantuan, eta dantza eskolakoek dantzekin lagunduko dute. Herritar guztiak gonbidatu dituzte 12:15etan Taraskatik hasiko duten kalajiragaz bat egitera.
Gabonetan ere kirol eskaintza zabala eskainiko du udalak. Berritasun legez, abenduaren 29 eta 30etako futbito txapelketa berreskuratu dutela jakinarazi du Xabier Ortuzar Kirol Saileko arduradunak. “Herritarrek asko eskatzen zuten futbol sala edo futbito txapelketa berreskuratu da, 24 orduko txapelketa, abenduaren 29an [domeka] iluntzean hasiko dira, eta 24 orduz, goizalde, goiz eta arratsalde egongo dira jolasten, abenduaren 30ean [astelehena] 21:00etan amaituko dute”, azaldu du Ortuzarrek. Egun bat lehenango, abenduaren 28an [zapatua] Artza frontoiak Boga Zesta Punta Jaialdia hartuko du, 19:00etatik aurrera.
Bermeoko Udaletetik “eskerrik beroenak” adierazi dizkiete gizarte, kultur eta kirol talde guztiei, “ahalegin eta gogo handiz Gabonetako egitarau potoloa posible egiteagatik”. Modu berean, babesa ematen egongo diren Herri Babesako eta Gurutze Gorriko boluntarioen lana ere nabarmendu dute.
EGITARAUA:
- Bihar [Abenduak 14]
- 11:00: Mendi irteera, tren geltokitik abiatuta, Som-hi taldeak antolatuta.
- 17:00: Gabonetako kirol erakustaldia, Artza frontoian.
- Etzi [Abenduak 15]
- 12:00. 2023a jaiotakoen jaia, Bermeoko Kafe Antzokian.
- 12:30. Coro Rociero Maikaren eskutik. Gabon kanten emanaldia, Arrantzaleen museoan.
- 18:00. Tio-ren zaintza, Kabidxen, Som-hi taldeak antolatuta.
- Abenduak 16, astelehena.
- 12:00. Musika eskolako triki-pandero taldearen emanaldia, Sancti Spiritus zaharren egoitzan.
- 18:00. Tio-ren zaintza, Kabidxen, Som-hi taldeak antolatuta.
- Abenduak 17, martitzena.
- 12:00. Musika eskolako triki-pandero taldearen emanaldia, Egoitz Alai zaharren egoitzan.
- 18:00. Tio-ren zaintza, Kabidxen, Som-hi taldeak antolatuta.
- 19:00. Gabon kontzertua, musika eskolako taldeen eskutik, Santa Eufemia elizan.
- Abenduak 18, eguaztena.
- 18:00. Tio-ren zaintza, Kabidxen, Som-hi taldeak antolatuta.
- 19:00. Gabon doinuak, musika eskolako gitarra eta flauta ikasleen eskutik, Arrantzaleen museoan.
- 20:00. Gabon doinuak, Erroxape abesbatzaren eskutik, Erroxapeko lokalean.
- Abenduak 19, eguena.
- 16:45- Musika eskolako ikasleen gitarra emanaldia, Egoitz Alai zaharren egoitzan.
- 17:30. Tio-a eta filma filmaren emanaldia, Kabidxen, Som-hi taldeak antolatuta.
- Abenduak 20, barikua.
- 16:00-21:30. Zure alde apustu egin ihes gela, Lameran, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatuta.
- 19:00. Gospel kontzertua, Aba Taano taldearen eskutik, Santa Maria elizan.
- 20:00. Kanta Kanta Lorue taldearen emanaldia, Goiko plazatik hasita.
- Abenduak 21, zapatua.
- 12:00. Abarka txikidxek aidien, Alkartasuna Dantza Taldeko txikiekin erromeria, Lameran.
- 12:00-15:00 eta 16:00-21:30. Zure alde apustu egin ihes gela, Lameran, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatuta.
- 16:00. Ostirala iritsi da pailazoen jaialdia: Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapas, Artza frontoian. Sarrerarak salgai Gizarte eta Kultura Etxean edo Bermeoko Udalaren webgunean.
- 18:30. Ostirala iritsi da pailazoen jaialdia: Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapas, Artza frontoian. Sarrerarak salgai Gizarte eta Kultura Etxean edo Bermeoko Udalaren webgunean.
- 19:30. Bermeoko abesbatzaren gabonetako kalejira, Sanjuanportaletik.
- Abenduak 22, domeka.
- 11:30-14:30. Mari Domingi eta Olentzerori harrera, Goiko plazan.
- 12:00-15:00 eta 16:00-21:00. Zure alde apustu egin ihes gela, Lameran, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatuta.
- Abenduak 23, astelehena.
- 12:00. Gabonetako portalak tailerra, liburutegian. Izena eman behar da.
- 12:00-15:00 eta 16:00-21:00. Zure alde apustu egin ihes gela, Lameran, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatuta.
- Abenuak 24, martitzena.
- 11:00. Esku pilota txapelketa, Artza frontoian.
- 11:00-13:00 Puzgarriak igerilekuan, Areneko kiroldegian.
- 12:00. KIETB, erraldoi txikien konpartsagaz kalejira, Irakaskintza kaletik hasita.
- 12:15. Josepa Kale Kale, Ross Dantza Eskola eta ikastetxeetako umeekin kalejira, Taraskatik hasita.
- 17:00. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, Ataldetik hasita.
- Abenduak 25, eguaztena.
- 13:00. Eguberri meza, Izaro abesbatzagaz, San Frantzisko elizan.
- Abenduak 26, eguena.
- Gabonetako eskubaloi txapelketa, Areneko pilotalekuan.
- 10:00-13:00. Dron eta robot jasangarriak prestatzeko kanpusa, Gaztelekuan, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatuta. Izena emateko: 688 81 99 50.
- 12:00. Kontaidazu ezberdin tailerra, liburutegian. Izena eman behar da.
- 18:00. Demiku jubilatuen elkartekoen urte amaierako ospakizuna, elkartearen lokalean.
- 20:00. Mus txapelketa, Artza frontoian. Izen ematea 19:30ean: 20 euro bikoteko.
- Abenduak 27, barikua.
- 10:00-13:00. Dron eta robot jasangarriak prestatzeko kanpusa, Gaztelekuan, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatuta. Izena emateko: 688 81 99 50.
- 12:00. Ametsen tailerra tailerra, liburutegian. Izena eman behar da.
- Abenduak 28, zapatua.
- 10:00-13:00. Dron eta robot jasangarriak prestatzeko kanpusa, Gaztelekuan, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatuta. Izena emateko: 688 81 99 50.
- 12:00. Danborrada, herriko kaleetan.
- 19:00. Boga Zesta Punta Jaialdia, Artza frontoian. 19::00etan kadeteak eta 20:o0etan, profesionalak.
- 20:00. Gernika-Lumoko Andra Mari koralaren eta Izaro Abesbatzaren Gabon kontzertua, San Frantzisko elizan.
- Abenduak 29, domeka.
- 11:30. San Silvestre lasterketa solidarioa, Lameratik hasita. Ibilbide luzeak 4 kilometro eta laburrak 500 metro. Dorsalak salgai 3 eurotan, Intersport dendan eta egunean bertan.
- 20:00. 24 orduko futbito txapelketa. Izena emateko 688 82 21 20 telefonora deitu, abenduaren 25a baino lehen: taldeko 60 euro.
- Abenduak 30, astelehena.
- 10:00-13:00. Zirkugintza kanpusa, Gaztelekuan, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatuta. Izena emateko: 688 81 99 50.
- 21:00. 24 orduko futbito txapelketa. Izena emateko 688 82 21 20 telefonora deitu, abenduaren 25a baino lehen: taldeko 60 euro.
- Abenduak 31, martitzena.
- 11:00. Esku pilota txapelketa, Artza frontoian.
- 11:00-13:00. Puzgarriak igerilekuan, Areneko kiroldegian.
- Urtarrilak 2, eguena.
- 50 metro linealeko Pump Track zirkuitua, San Frantzisko Herri Ikastetxeko karpan.
- Saskibaloi txapelketa, Areneko kiroldegian.
- 10:00-13:00. Zirkugintza kanpusa, Gaztelekuan, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatuta. Izena emateko: 688 81 99 50.
- 12:00. Ametsen tailerra tailerra, liburutegian. Izena eman behar da.
- Urtarrilak 3, barikua.
- 50 metro linealeko Pump Track zirkuitua, San Frantzisko Herri Ikastetxeko karpan.
- Saskibaloi txapelketa, Areneko kiroldegian.
- 10:00-13:00. Zirkugintza kanpusa, Gaztelekuan, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatuta. Izena emateko: 688 81 99 50.
- 12:00. Pertsonaia despistatuak tailerra, liburutegian. Izena eman behar da.
- Urtarrilak 4, zapatua.
- 50 metro linealeko Pump Track zirkuitua, San Frantzisko Herri Ikastetxeko karpan.
- Saskibaloi txapelketa, Areneko kiroldegian.
- 16:30. Ur bataioa, Areneko kiroldegiko igerilekuan.
- Urtarrilak 5, domeka.
- 17:00. Esku pilota txapelketa, Artza frontoian.
- 18:00. Erregeen desfilea, portutik.