Berdintasuna oparitzeko gida kaleratu du udalak
Bermeoko Udalak Berdintasuna oparitzeko gida kaleratu du, Gabonetan jostailu ez sexisten aukera bultzatzeko helburuagaz. Gida udalaren webgunean aurkitu daiteke.
Gabonak iristeagaz batera, opariak erosteko garaia dator asko eta askorentzat. Horregatik, guraso askok “tresnak” behar izan dituztenaren jakitun, Bermeoko Udalak Berdintasuna oparitzeko gida kaleratu du. Azaldu dutenez, umeentzako jostailuen iragarkiak eta eskaintzak zabaltzen hasi diren honetan, “jostailu sexistak, belikoak eta berdinzaleak zer diren” azaltzen du gidak. Era berean, edozein jostailu erosi aurretik “buruari galdetu beharrekoak” ere bildu dituzte.
Gida sarean, udalaren webgunean aurkitu daiteke, eta horrez gain, herriko ikastetxe guztietara bidaliko dutela jakinarazi dute udaletik. Era berean, gurasoen sareetatik ere zabalduko dute, “jostailu ez sexisten aukera bultzatu asmoz”.
Jostailuek haurren hezkuntza prozesuan “izugarrizko garrantzia” dutela nabarmendu dute udaletik: “Ez dira bakarrik ondo pasatzeko eta entretenitzeko. Jolasaren bitartez, haurraren eta garapen osoa eta euren garapen pertsonala hobetzeko gaitasun positiboak bereganatuko ditute”. Zehaztu dutenez jostailuak ez dira onak edo txarrak, eta horien egokitasuna ematen zaien erabileraren araberakoa da. Jostailu ezberdinak erabiltzean haurrek “berezko generoari dagozkion ezaugarriak” ezagutuko dituztela azpimarratu dute horrek “generoaren araberako erabilerak, estereotipo sexistak barneratu, birproduzitu eta iraunaraztea” ekarri dezitzakela gehitzegaz batera.