2023an jaiotakoen jaia ospatuko dute
Udalak iaz jaiotako bermeotarrei bertso-liburua oparituko die domekan [abenduak 15], Kafe Antzokian.
Bermeoko Udalak 2023an jaiotakoen jaia antolatu du. Hala, domekan [abenduak 15] bermeotar jaioberriek eta beraien familiek “goiz pasa polita” egiteko hitzordua dute, Bermeoko Kafe Antzokian, 12:00etan.
2002. urtean hasi zen udala jaio diren ume guztiei bertso-papera egiten, eta aurten ez da ezberdina izango. 2023an jaiotako 96 umeek “bertsolariek bereziki egindako bertsoa” jaso zuten etxean, eta orain liburua ere jasoko dute. Azaldu dutenez, liburuan jaioberri bakoitzaren izen-abizenak, jaiotze-data, bertso-papera eta argazkia jasotzen dira. Horrez gain, bertsolariaren izena eta bertsoa abestu ahal izateko neurria ere aurkituko dituzte.
Motx pailazoa izango da, bere ikuskizuna eskainita, jaia girotzearen ardura izango duena. Jarraian, “familia argazkia” aterako da, bertaratzen diren guztiekin. Iker Bilbao San Nicolas Euskara eta Hezkuntza Saileko arduradunak familiak jaiagaz bat egitera aniamtu ditu: “Iaz jaiotako umeak eta euren familiak gonbidatuta daude jai berezi honetara. Ez hutsik egin!”.