XX. Txarriki eguna ospatuko dute Muruetan
Txerriki produktuak dastatzeko eta erosteko aukera egongo da domekan [abenduak 1]. Euskal Jaia bertso bazkariagaz ospatuko dute, eta bihar [azaroak 28] da sarrerak erosteko azken eguna.
Beste urte batez, Txarriki egunean elkartuko dira muruetarrak, domekan [abenduak 1]. Aurtengoa 20. aldia izango da, eta aurrekoetan egin bezala, Euskal Jaia eta Txarriki eguneko egitarau bateratua aurkeztu du Muruetako Udalak. Bertaratzen direnek nekazal produktuen azokaz zein txerriki produktuen dastaketaz gozatu ahal izango dute. Eguraldiari aurre hartzeko asmoz, azoka aterpean egitea erabaki dutela iragarri dute.
Txupinazioagaz emango diote hasiera feriari, 12:30ean, eta, jarraian, Urdaibai Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du. Eingo taldea arduratuko da jaia Euskal Herrian sustraitutako abestiekin girotzeaz. Txerriaren zozketa 15:00etan egingo dute.
Euskal Jaia bertso bazkariagaz osatuko dute: Etxahun Lekue eta Aitor Etxebarriazarraga izango dira kantuan arituko direnak. Bertso bazkarirako sarrerak nahi dituenak bihar [azaroak 28] du horiek eskuratzeko azken eguna, udaletxean. Nagusiek 35 euroren truke erosi ahal dituzte eta, 14 urtera arteko umeek, 14 eurora.
EGITARAUA
- 12:30: Feriaren hasiera eta txupinazoa.
- Jarraian, Urdaibai Dantza Taldearen emanaldia.
- Ostean, Eingo musika taldea.
- 15:00: Txarriaren zozketa.
- 15:30. Bertso bazkaria, Etxahun Lekue eta Aitor Etxebarriazagarekin.