Segurtasuna sendotzeko semaforo berria, Goierria auzoan
Muruetako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz lankidetzan egindako proiektuak auzoko "bide-segurtasuna eta herritarren irisgarritasuna hobetzea" du helburu.
Muruetako Udalak semaforo berri bat jarri du Goierria auzoan, “bide-segurtasuna eta herritarren irisgarritasuna hobetzeko” helburuagaz. Azaldu dutenez, proiektua Bizkaiko Foru Aldundiagaz lankidetzan gauzatu da, aldundiarenak direlako arlo horretako eskumenak.
Semaforo berria lehendik bertan zegoen oinezkoen zebra bidean jarri dute, “Gernika-Lumo eta Bermeo lotzen dauzen errepidearen trafiko-bolumen handiaren aurreko neurri bezala”. Izan ere, udaletik Goierria azken urteotan gora egin duen auzoa dela adierazi dute: “Bertan udal etxebitza berriak eta tasatuak eraiki dira”. Ondorioz, udalerriko zein auzoko “biztanle kopurua handitu” egin da.
Horrez gain, semaforo berritik 300 bat metrora Bizkaibus lineako geralekua zein udalerriko umeak eskolara eramaten dituen autobusaren geralekua daudela zehaztu dute, semaforo berriaren helburua “auzoaren segurtasuna sendotzea” dela azpimarratuta.