Ikasleen arteko elkarlana, "lotura komunitarioak indartzeko"
Bermeoko Institutuko DBH 4. mailako ikasleak San Frantzisko Herri Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleekin irakurketarekin lotutako jarduerak egiten ari dira.
Bermeoko Institutuak eta San Frantzisko Herri Ikastetxeak bat egin dute komunitaterako proiektuak ikasgaia elkarlanean lantzeko. Hala, institutuko DBH 4. mailako ikasleak San Frantziskoko Lehen Hezkuntzako ikasleekin irakurketarekin lotutako jarduerak egiten ari dira, “erregulartasunez”.
Institututik zehaztu dutenez, ekimenaren helburua ez da bakarrik txikienen irakurketa trebetasuna hobetzea bakarrik; izan ere,udalerriko “gazteen artean komunitatearen zentzua eta belaunaldien arteko lankidetza” sustatu gura dituzte. Adierazi dutenez, elkarlanak “irakurketa sustatu eta lotura komunitarioak indartzeko” ere baliagarria izango da.
DBHko ikasleak dira San Frantziskora bertaratzen direnak, eta topaketa horietan, ikasle nagusienek beraien mailara egokitutako liburuak irakurtzen lagunduko die Lehen Hezkuntzako ikasleei, “testuak ulertzen lagunduz eta irakurzaletasuna sustatuz”.