800 jubilatu bildu dira Gernikan, "giro ederrez" betetako bazkarian
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoiak 800 jubilatu baino gehiago bildu zituen zapatuan (azaroak 16), urteroko zita den jubilatuen herri bazkariaren 16. aldian. Plater bete eta elkarrizketa bizien artean, nagusiek jai egunaz gozatu zuten, eta, bazkalondoan, musikaz lagunduta, dantza egitera ere animatu ziren.
Udal arduradunek diotenez, parte jartze altu horrek “berretsi” egiten du topaketa “ezinbesteko hitzordu” bihurtu dela herriko nagusientzat, elkarregaz egotearen plazera elkarbanatzeko aukera delako eurentzat.