ADESek Atxabiribil mendia aztertu du
Testuinguru ezin hobea izan dute ADES Espeleologia Elkarteko kideek azken egunotan: jai egunengatik asteburu luzea eta eguraldi bikaina. Horregatik, beste behin, lanera atera dira. Asteburuan Foruan oinarritu dituzte haien lanak.
Hain zuzen ere, Atxabiribil mendian aritu dira prosprekzioak egiten. Adierazi dute horrelako lanak “behar-beharrezkoak” direla espeleologoentzat: “Busturialdean eta Lea-Artibaien ugariak diren artadi itxietan kobazulo nagusiak ezagutzen dira, baina ohikoa da baso itxian harpe ezezagunak egotea”. Horregatik, horiek aurkitzeko bidezidorretatik haratago ikerketa irteerak egitea “ezinbestekoa” dela azaldu dute. “Esplorazio gogorra da, gehienetan emaitzarik gabea, baina askotan balio izan diguna leize ezezagunak aurkitzeko”.