Zainduz programak lau hitzaldi emango ditu azaroan
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Zainduz programaren baitan, ekitaldi berria aurkeztu du etxeko pertsona nagusiak zaintzeko ardura duten herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. Hala, orientabidea, laguntza, informazioa naiz aholkularitza ematen diote mendekotasunen bat duen familiarteko zaintzaileei.
Horretarako, hiru egun desberdinetan zehar lau hitzaldi emango ditu, azaroko lau martitzenetan. Guztiak izango dira Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian, 18:00etan:
-
Azaroak 5: Mendekotasunaren prozesua ulertzeko gakoak.
-
Azaroak 12: Norbere buruaren zaintza: trebeziak lantzen.
-
Azaroak 19 eta 26: Oinarrizko teknikak eta mobilizazioak.
Informazio gehiagorako, 946255122 telefonora deitu edo gizarte-zerbitzuak@busturialdea.eus helbidera mezua bidali.